Alkatearen mezua

Alkatea

Ongi etorri Elorrioko webgunera

Bertako herritarrei eta gurera hurbiltzeko asmoa duten bisitariei, gure herriaren inguruko informazioa helaraztea du helburu.

Bertan, besteak beste, azken berriak, gure historia, ondare ibilbideak, ostatuak, eskaintzen ditugun zerbitzuak, jaialdiak etab. ezagutuko dituzu.

Elorrio Euskal Herriaren bihotzean dagoen herria da. Natura aterpe duela, magia eta eskaintzaz beterik dagoen herria:

  • Ondare ibilbidea
  • Uztaileko asteburuetan gure kale eta txokoak musikaz beteko dituen MUSIKAIRE jaialdia.
  • Azoka ekologiko eta kulturalak
  • Gure herriko auzoak lotzen dituen NATURBIDEAK ibilbidea.  

Kalez kale murgiltzean, are erakargarriagoa den herria ezagutuko duzu. Auzoz auzo eta belaunaldiz belaunaldi, bizipenek elkartzen gaituzte. Elorriarrok gara herriaren arnas.

Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta gurekin batera herriaz gozatzera gonbidatzen zaituztet.

Besarkada bat
Idoia Buruaga Barcena

Albisteak

RSS iturria ikusi

Gertakariak

RSS iturria ikusi