Mensaje de la alcaldesa

Alcaldesa

Ongi etorri Elorrioko web orrira

Bertako herritarrei eta gurera hurbiltzeko asmoa duten bisitariei, gure herriaren inguruko informazioa helaraztea du helburu.

Bertan, besteak beste, azken berriak, gure historia, ondare ibilbideak, ostatuak, eskeintzen ditugun zerbitzuak, jaialdiak etb. ezagutuko dituzu.

Elorrio, Euskal Herriaren bihotzean dagoen herria da. Natura aterpe duela, magia eta eskaintzaz beterik dagoen herria:

  • Ondare ibilbidea
  • Uztailako asteburuetan gure kale eta txokoak musikaz beteko dituen MUSIKAIRE jaialdia.
  • Azoka ekologiko eta kulturalak
  • Gure herriko auzoak lotzen dituen NATURBIDEAK ibilbidea.  

Kalez kale murgiltzean, are erakargarriago den herria ezagutuko duzu. Auzoz auzo eta belaunaldiz belaunaldi, bizipenek elkartzen gaituzte. Elorrioarrok gara herriaren arnas.

Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta gurekin batera herriaz gozatzera gonbidatzen zaituztet.

Besarkada bat

Idoia Buruaga Barcena
Elorrioko alkatea

Agenda

Ver fuente RSS