Albisteak

 

Zerbitzua herriko hiru taxilarik eskaintzen dute eta 17 eremu eta auzoei ematen diete zerbitzua.

Joan-etorri gehienak pertsona nagusiek egin dituzte, generalki euren aisialdian erdigunera hurbiltzeko, erosketak egiteko edo ostiraletako merkatura joateko.

Auzo-taxi zerbitzuak, Elorrioko Udalak otsailaren 1ean martxan jarri zuena, 166 bidai gauzatu ditu bere lehenengo bi hilabeteetan: 73 otsailean eta 93 martxoan. Gaur egun, 95 pertsonek daukate auzo-taxi bezero txartela, gehienak nagusiak dira. Zerbitzua herriko hiru taxilarik eskaintzen dute eta 17 eremu eta auzoei ematen diete zerbitzua: Urkizuaran, San Agustín, Mendraka, Zenita, Torrekobide, Errekazabaleta, Gaztañeta, Aldape, Berrio, Leiz-Miota, Lekeriketa, Iguria, Arrasate Etorbidea, Aidazu, Arauneta, Aramiño-Berriozabaleta eta Gazeta. "Datu oso positiboak dira martxan jarri zenetik bakarrik bi hilabete pasa direla kontuan hartuta. Erabiltzaileen artean hain harrera ona izaten jarraitzea espero dugu", azaldu du Ana Otaduik, Elorrioko alkateak.

Joan-etorrien ezaugarriei dagokionez, gehienak bakarkako erabiltzailearekin egin dira (pare bat bidai egin dira bi pertsonarekin). Zerbitzua gehien erabili duten auzotarrak Leiz-Miotakoak izan dira, bidaien %34 beraiek egin baitute. Gero, Lekeriketa, Aramiño-Berriozabaletakoak, Gazeta eta San Agustinekoak izan dira.

Beste aldetik, zerbitzua erabili duten gehienek euren aisialdian erdigunera hurbiltzeko egin dute (%39), errekaduak egiteko (%18), ostiraletako merkatura joateko (%14), medikura (%11). Beste erabiltzaile batzuk auzo-taxia ileapaindegira, eskolara edo jubilatuen egoitzara joateko izan dira. Gainera, elurra zegoelako ere erabili da.

Joan-etorri hauen kostua 1.434 eurokoa izan da. Udalak 45.000 euroko aurrekontua finkatu du zerbitzua 2012an zehar eskaintzeko.