Asteburu honetan Tafallako belodromoan Espainiako ziklismo txapelketak jokatu dira kadete mailan.
Berriz ere podiumera igo gara, baina oraingo honetan Jon Asueta Etxegibel gaztea, Elorrioko Txirrindulari elkartea-GAURSA Renault taldekoa izan da garaile honako modalitate hauetan: urrezko domina abiadura olinpikoan, brontzezko domina "scrach"ean.
Datorren domekan, maiatzak 27, Euskadiko Kirol Jokoak jokatuko dira (eskola adineko kirolak) eta Bizkaiko Selekzioarekin hiru kirolari elorriar joango dira:
Gontzal Garcia Etxegibel - haur kategoria 2.urtekoa
Javier Humanes Palomino - haur kategoria 2. urtekoa
Aroa Gorostiza Ulloa - haur kategoria 1. urtekoa