Albisteak

Argiñeta 

Eguna: 2012ko ekainaren 29a

Ordua: 11:30-13:30h.

Lekua: Herriko Plaza. 48230 Elorrio. Informazio-karpa instalatuko da.

Bertan izango direnak:

  • Ana Otadui Biteri, Elorrioko Alkatea
  • Iñaki García Camino, Arkeologi Museoko eta indusketaren zuzendaria

Hurrengo asteko ostiralean, 2012ko ekinaren 29an, Elorrioko Herriko Plazan informazio karpa bat egongo da herritar zein interesdun guztiek euren galdera eta kezkak galdetzeko Argiñetan irailetik aurrera egingo diren indusketei buruz.

Argiñetako nekropolia Euskal Herriko erreferente kultural garrantzitsuenetakoa da. Euskal herriko estela eta hilobi multzorik handiena izateaz gain, kristau garaiko inskripziorik zaharrenak batzen ditu.

Zutabe zuloek eta lurreko markek erakusten dutenez, gainera, Argiñetak, material galkorrez egindako etxebizitza-multzoa ere gordetzen du, Bizkaia eta Gipuzkoan ezagutzen direnen gutxietako bat.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak Argiñeta ezagutu eta balioan jartzeko egitasmo bat ipini dute martxan, martxoaren 21ean lankidetza hitzarmenaren sinatzearekin hasi zena. Hitzarmenaren barne jasotzen diren interbentzio hauek berri jakingo dute interesdunek hurrengo ostiraleko ekitaldian: inguruaren paisaia-zainketa, ikerketa historikoa eta ahalik eta
indusketarik txikiena helburu duten ekimenak.