Berdintasuneko udal zerbitzua

Lehen urratsak

2001. urtean Elorrioko udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean Ekintza Positiborako Plan bat egin zuen, 2001-2004. urteetarako, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna helburu zuena.

Diagnostikoaren emaitzek eta planak Elorrion berdintasunerako politikak ezartzeko premia indartu zuten.

Ekintza Positiborako plana egitean Elorrioko Udalak herritarrak Gizarte Batzorde batean pare hartzera gonbidatu zituen, planaren ezarpenerako sortua zena. Ondorioz batzordean arte hartzaile eta herrian berdintasun politiken sustatzaile ziren hainbat emakume elkartzen dira eta Lilika elkarte feminista sortzen dute, berdintasunerako zerbitzua eta teknikaria eskatzeko aldera.

Berdintasunerako zerbitzuaren sorrera

2004ean Berdintasunerako Zerbitzua sortu zen, 2001eko ekainean Osoko Bilkuran onarturiko Berdintasunerako Plana ezartzeko, lehenik azpikontrata bidez, teknikariaren lanaldi erdiaz. 2008ko ekainetik aurrera udalak zuzenean kontratatzen du Berdintasunerako teknikaria, lanaldi osoz.

Zerbitzuaren helburuak

  • Udal sail guztiekin elkarlanean  berdintasunaren aldeko neurri eta estrategiak proposatu , udal politiken planifikazio, garapen, ezarpen eta ebaluazioan.
  • Herritarrei zuzenduriko sentsibilizazio kanpainak proposatu eta diseinatzea.
  • Aukera berdintasunaren gaineko informazioa eta aholkularitza  eman udalari, gizarte eragileei, enpresei, herritarrei e.a.
  • Aukera berdintasunaren gaineko trebakuntza ematea udal langileei eta gizarte eragile ezberdinei.

Kontaktua

Berdintasun saila

Ordutegia eta kokalekua: 
Astelehen eta asteazkenetan
udaletxean 09:00etatik 15:00etara.
Telefonoa: 94 658 27 12
Faxa:  94 658 32 87
e-maila: genero.teknikaria@elorrio.net

  • Emakumeenganako indarkeriari ez