Gastronomia

"Elorrioko buzkantza, zazpi libra eta bost ontza" esaerak ondo adierazten du, sasoi batean Elorrion buzkantz ederrak egiten zirela. Gaur egun ohitura galduta dago.

Garai batean, Elorriok mailuki edo marrubi ederrak esportatu zituen, eta eskualdeko porrurik hoberenak hartu zituen. Gaur, ekoizpena aldatu egin da eta mahastiak eta bertako txakolina -Mendraka-, urtean-urtean hobetuz doana, aurkituko ditugu.

Eta atal honetan ez dugu ahaztu gura urtean behin -abenduaren 8an- Sortzez Garbia kofradiako anaikideek egiten duten bazkaria.

Menua mendeetan zehar aldatuz joan den arren, honako hau da 1946 urtean erabaki zutena eta egun prestatzen dena:

  • Zizka-mizkak ...... oliba
  • Bi zopa ............... bata sikua, bestea saldatsua.
  • Bi lapikoko ......... aza lukainka eta arbitxoekin, eta garbantzuak okela egosiarekin.
  • Oilo egosi bat zopa saldatsuarekin jateko.
  • Arraina.
  • Oilaskoak.
  • Makatz erreak.
  • Pastel betea.
  • Sagar gordinak.
  • Ardao baltza.

Elorrioko tabernak

  • Aterpe

    Harremanetarako:
    Helbidea: Arriola kalea
    Telefonoa: 94 658 46 13
  • Bikale

    Harremanetarako:
    Helbidea: Errebonbillo kalea, z/g
    Telefonoa: 94 658 27 48
RSS iturria ikusi

Elorrioko jatetxeak

RSS iturria ikusi

Gastronomia elkarteak

  • Alkartu

    Harremanetarako:
    Helbidea: Berri-Otxoa, 27
    Telefonoa: 94 623 16 73
  • Buzkantz

    Harremanetarako:
    Helbidea: Buzkantz, 6
    Telefonoa: 94 658 26 83
RSS iturria ikusi
  • Ostalaritza eta Zerbitzuen Gidaren bannerra