Herrigunetik 6 bat kilometrora.Kanpazarrera joateko, Arrasatera doan bidea hartu behar da. Gainean jatetxe bat dago, eta janari errea gertatzeko lekua pagadian.Kanpazarretik Udalaitzera. Arrasateko Udala auzora eta Betsaidera, non Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batzen diren, igo daiteke.
Kanpazar gainean, ezkerreko bidea hartu eta hiru bat kilometrora basabide bat hartuta, Intxortara igo daiteke. Intxorta gainetik Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuspegi o ederra dago. Eguraldia lagun, itsasoa eta Arabako eta Naforroako mendiak ere ikus daitezke.
Berriora joateko, Elgetara doan bidea hartu behar da. Bertan jatetxea dago.
Atxondorako norabidean San Agustin auzoa dugu oinez joateko ibilbide atsegina. Gurutzebarriko gurutzea aurkituko dugu. Eliz ondoan jatetxea dago.
Berrizerako bidean dago: herrigunetik hiru kilometrora dagoen gainean eskumara jo behar da. Bide horri jarraiturik. San Lorentzo ermita eta bolalekua aurkituko ditugu. Paraje ederra gerizpean bazkaltzeko etxetik eroandakoa. Errelekua eta iturria daude.
Leizera joateko eskumara hartu behar zen gainean ezkerrera joz gero, Santa Katalina ermitara ailegatuko gara. Ermitatik ehun bat metrora iturri inka baten erreplika topatuko dugu. 1995ean berriztatua.
Zenita auzoa XX. mendearen hasieran oso entzutetsua izan zen bainu-etxea dago, gaur egun ikastetxea dena. Zenitako-Olea baserriaren ondotik igarotzen den erreka gurutzatu eta berrehun bat metrora, bainuetxean erabiltzen zen uraren iturburua dago: sulfuro ura da, herri izenez "uratsa". Zenitan daude, betsalde, lehenago aipatu diren Argiñetako hilobiak ere. Hilobiak dauden lekuan bertan San Adrian ermita dago, eta horren albo batean bolalekua.
Arrasaterako bidean herrigunetik kilometro batera dagoen Azkarreta auzunera heltzean, ezkerreta dagoen bidea hartu behar da: Gazetako Andra Mariaren ermitara joateko. Inguruan, haritzak eta pagoak.
Argiñetatik gora jarraituz gero, herrigunetik kilometrora bira edo, San Tomas ermita aurkituko dugu, Mendraka auzoan. Argiñetako hilobien antzeko batzuk daude. Ikuspegia, zoragarria.