Naturbideak sarea

Ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko Udalak udalerriko natura, kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide-sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da. Goialdeko eta behealdeko auzuneen artean, hainbat bide daude, eta ibiltariek hainbat ibilbide egin ditzakete.

Kantauriar artadiek, haltzadiek, hariztiek, pagadiek, belardiek eta Atlantikoko laboreek biodibertsitate-mosaiko oparoa osatzen dute. Zuhaizti, belardi eta labore horiek elkarri lotuta egongo dira aspaldiko bide asfaltatu gabeen bidez. Bide horiek udalerriko korridore ekologikoak izango dira.

Atalak

Argazki galeria

Beste ibilaldi eta txango batzuk

Oharrak

Debekatuta motoz eta quadez ibiltzea

Debekatuta dago zarama botatzea

Txakurrak lotuta
Bildu txakur-kaka

Errespetatu landareak eta animaliak

Oinezkoek lehentasuna dute txirrindulariekiko