home
  alkatearen agurra

 

Elorrio, ONGI ETORRI.

 

 Horrela diņo, harrera modura, gure herriko bide-sarreretan dauden karteleetan. Elorrio herri zaharra da, historikoa, maitagarria. Beti erne eta aurrera begira dagoen herria, baita zabala ere, bere baitan seme-alabak goxo-goxo gordetzen dituena eta goxotasun berberaz hartzen duena berau ikusi, ezagutu edo bertan geratzeko datorrena.

 

(Esamoldeak dioen bezalaxe,) Elorrio ezagutzea maitatzea baina askoz ere gehiago da. Ezagutzea bere kaleetan zehar ibiltzea da, auzoz auzo, ikusten eta bilatzen eta topatzen zer izan diren eta zergatik diren . Elorrio ezagutzea bere dendetan erostea da, eta ezaugarri berezi daukaten Elorrixon erositako gauza arrunt horiek eramatea ere, betiko hementxe jirautakoa izango direnak. Ezagutzea bere goizetako ixiltasunaz eta arratseko soinuaz blai egotea da. Ezagutzea bertora etorri eta joaterakoan beste edozeini honako bidea nondik nora den erakustea da, horretxek gauza bera egin dezan, amaigabeko soka elikatuz. Ezagutzea hona etortzeko griņa sortzea da, eta behin egonda joateko gogorik ez izatea. laster bueltatzeko ez bada. Elorrio ezagutzea bere tokiak, bere istorioak, bere baitako gertakariak konpartitzea da, berdin dio antzinean edota arestian suertatutakoak, denak hemengoak dira eta.

 

Bere uraren zaporea, paisaien kolorea eta bideen usainaz gozatzea Elorrio ezagutzea da, egunero-egunero trafikoa eta lantegietako zarataz nahastu egiten direna gure herriko koadroa osatuz. Elorrio ezagutzea iragan trinko baten pisuari eustea da; burgesa, aisialdian jaioa eta erlijioarekin estu-estu loturik dagoena, eta, aldi berean, eguneroko errealitate langile, dibertigarri eta borrokan trebatuta bati itxura emon. Ezagutzea bada ere, horma berberan antzinako koadroak, txuribeltzeko argazkiak eta egun preso direnen erretratoak esegita izatea; bai, preso eta urrun, gatazka luze batek eramanda, egunerokoa izan arren, zer garen eta zer izan gura dugun jakiteko balio diguna.

 

Elorrio ezagutzea, finean, amaigabeko ibilaldia da, direla 650 urte baiņo gehiago hasita eta bere helmuga inork ezagutzen ez duena.

 

 Eta azkenik gogoratu, Elorriotik abiatzerakoan, ez duzula agurrik emoten duen kartelik, ezta gero arte diņona ere ikusiko. Horrek, izan ere, hona behin etorrita betiko gurekin egongo zarela adierazten du eta horregatik etortzerakoan, heltzerakoan baino ez dugu agurtzen; nonbait, Elorrion betiko zarela, gure artean, adierazteko. Ongi etorri.

 info