home
besteak

Historikoa     Itzuli

Tokiko Agenda 21 - 2007/10/26 -












Tokiko Agenda 21 Ekintza Lokalen Plana da, eta udalerriek zein eskualdeek sustatzen eta garatzen dute. Helburua herri horietan garapen ekonomiko, sozial eta ingurumen garapen iraunkorra bermatzea da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko.
Ekintza Lokalen Plana lortu beharreko helburu eta gauzatu beharreko ekintzen bidez zehazten dute, eta Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua eta euskarria da.
Egun, 200 euskal udalerri baino gehiago daude Tokiko Agenda 21en. Horietako 138, Elorrio barne, ekintza planak gauzatzeko fasean daude, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarearen barruan, Udalsarea 21en, hain zuzen..

Agenda 21a garatzen dituzten dokumentuak kontsulta ditzakezu esteka hauetan:

Klikatu hemen Iraunkortasunerako Tokiko Ekintza Plana 2007-2011 ikusteko.
Klikatu hemen laburpena ikusteko, Iraunkortasunerako Tokiko Ekintza
Planarena 2007-2011.


Tokiko iraunkortasun adierazleak:
Klikatu hemen iraunkortasun txostena ikusteko.


Herritarren partaidetza foroak:

2007-07-11 : Klikatu hemen deialdia ikusteko.
                    Klikatu hemen akta ikusteko.

2007-11-07: Klikatu hemen deialdia ikusteko.
                  Klikatu hemen dokumentuak ikusteko.

2009-12-16 Klikatu hemen deialdia ikusteko.


Airearen kalitatea

2007ko otsailetik ekainera bitartean, Elorrioko airearen kalitateari buruz datuak erregistratzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kabina mugikorra jarri zuen 3 kokapen hauetan: Padura kalea, Futbol zelaia eta Elizburu kaleko aparkalekua.
1073/2002 Errege Dekretuak giro-airean egon daitezkeen hainbat kutsagarriren (sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, nitrogeno oxidoak, esekiduran dauden partikulak, beruna, bentzenoa eta karbono monoxidoa) balio-mugak zehazten ditu. 1073/2002 Errege Dekretua
Elorrion egin diren neurketetan jasotzen diren kutsagarrien parametroetatik, betetzen ez duen kutsagarria eta 1073/2002 Errege Dekretuan zehaztutako mugen gainetik dagoena esekiduran dauden partikulen kontzentrazioa da (PM10). Emaitzak ikusi. (8,29MB .rar formatoan)
 info