Bandoa. Lurreko telebista digitala. LTD - 2009/11/19 - |
Herritar preziatua,Lurreko Telebista Digitala (LTD) gainean dugula-eta, 2010eko urtarrilaren 10ean izango dena bertan, teknologia barri horren etorrerak ez diezaion inolako kalterik egin kolektibo jakin batzuei, Elorrioko Udalak, Industria Ministerioarekin batera, martxan jarri du “Bazterketa Arriskua duten Kolektiboei Laguntzeko Plana”, bere bitartez mundu guztiari errazteko plataforma digital barria erabili ahal izatea.
Laguntza plan horren onurak jasotzeko ondoko baldintzak bete beharko dira:- Bazterketa arriskuko taldeko kide bihurtzen zaituen ondoko ezaugarrietarikoren bat izatea:
- Ikusmen edo entzumeneko %33ko edo gehiagoko ezgaitasun bat izatea
- 65 urtetik gora izatea eta mendekotasuneko II. edo III. maila
- 80 urtetik gora izatea eta bakarrik edo 80 urtetik gorako beste norbaitekin bizi izatea
- Orain arte inolako Laguntza Planen onurarik hartu ez izana, dela Aldminstrazio Zentraletik, dela Eusko Jaurlaritzatik
- Etxean LTDko sintonizadorerik ez izatea
Eskabide-orria udaletxeko erregistro orokorreko bulegoan izango da eskura, bai eta udaletxeko web orrian ere (www.elorrio.net). Eskabide horiek aurkezteko epea abenduaren 31n bukatuko da.
Alkatea Klikatu hemen eskabide orria ikusteko
|
|