Euskal inauterietako pertsonaien erakusketa- 2010/01/15 -
Erakusketa honetan Euskal Herriko inauteri garrantzitsuenen errepasoa da. Pertsonaien kopia, belarraren usaina, joareen soinua, musika egokia eta abarrek laguntzen dute. Honekin, jendeak horren zaharra den ohitura ulertzea eta bere garrantzia mirestea lortzen dugu. Era berean, gure inauterien naturaltasuna mantentzeko lanean lagundu nahi dugu. Egun, jende masifikazioak orain gutxi arte lagunartekoa edo herrikoen artekoa eta ezkutukoak izan diren inauteriak arriskuan baitaude.
Pertsonaien birsortze bakoitza testu labur batzuekin lagundurik doa. Testu hauek Barandiaran, Satustregi, Jimeno Jurio, ...lagunek egindako ikerketetan oinarriturik daude. Bertan errito hauen oinarria, erranahia, …agertzen delarik.
ERAKUSKETAREN DESKRIBAPENA Erakusketa horrela banatzen da: