home

  errebonbiloak

Urriaren lehenengo domekan, berriz, Errebonbillo eguna da Elorrion. Izen horrekin ezagutzen da urtero-urteo egiten den alardea. Jaiaren sorburuan Lapantoko batailatik bueltan zetozen elorriarren poz adierazpena ikusi izan du batek baino gehiagok, baina, antza denez, lotura handiagoa du aspaldi herri askotan zegoen defentsarako talde antolatuekin. Izan ere, antzeko alardeak egiten ziren ere Euskal Herriko herri gehiagotan ere.

Errobonbilloak Elorriar gazteak dira; goizeko seietan egiten dute lehenengo itzulia herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu. Goizeko saioa amaiturik, arratsaldean beste itzuli bat egiten dute. Orduan, eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten da Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta, eguzki nahiz euri, errobonbiloek dantza egiten dute herriko plazan.

 

 info