home

  elorrioko kokapena 

Elorrio Bizkaiko lurraldean kokatuta dago  Durangaldearen  eskualdean, bere azalera 37,40 km2-koa izanik.

 Mugak:
Elorrio Bizkaiko sortaldean dago, mugatzat Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurrak dituela:

:: Iparraldean: Berriz eta Zaldibar (Bizkaia)

:: Hegoaldean: Arrasate (Gipuzkoa) eta Aramaio (Araba)

:: Sortaldean: Elgeta eta Bergara (Gipuzkoa)

:: Sartaldean: Atxondo eta Abadiņo (Bizkaia)

 Mendiak eta errekak:

Elorrio mendiz inguraturik dago:Intxorta(797 m.), Udalatx (1092m.), Memaia (669 m.), Amitar, Santa Maņazar (679 m.) eta Erdella (660 m.)

Udalaitz barrenean sortzen den Zumelegi erreka nagusiena da, eta Elorrio zeharkatzen du  Atxondon  Arrazola errekarekin bat egiteko. Elorrion, dena dela, badira beste errekatxo batzuk ere: Intxorta, Larrarte, Mendraka,...

 Klima:
 Gainontzeko Bizkaian egiten duenaren oso antzekoa da: leuna eta hezea, ondorioz lurraldea ederra da.

 Udalerria:
Elorriok hirigune  historikoa  izateaz gain  honako auzune hauek ere baditu: Aldape, Aidazu, Azkarreta , Angio, Aramiņo, Araunas,  Berrio, Berriozabaleta, Gaztaņeta, Gazeta, Iguria, Leiz-Miņota, Lekeriketa, Mendraka, San Agustín eta Zenita.

 Komunikazioa:
Elorriotik 10 kilometro daude Durangora, 12 Arrasatera, 14 Bergarara, 15 Eibarrera, 6 Elgetara eta 7 Berrizera. Autobusak ordutik ordura daude Bilbotik, eta ordu erdiro Durangotik. Gertuen dagoen hiriburua Bilbo da, 39km.ra baitago, Gasteizera 46, Donostiara 92, Baionara 140 eta Iruņera 141 daudelarik.

 Bizilagunak:
2004ko urrian, Elorriok 7.112 bizilagun zituen erroldaturik, gehienak herrigunean.

 info