|
san balendin Berrio - Otxoa |
1827ko zezeilaren 4an jaio zen, Goiko kalean(orain Berrio-otxoa), "Arriola" izeneko jauregian. Santa Anako eliz-mutil zala eta 18 urte ebazala, Logroņoko Seminariora joan zan. 1851n abade eginda gero, 1853an Toledoko Ocaņan dagoen Dominikarren prailetxean sartu zan. Gero, 1856an, Manilara bialdu eben, misiolari, eta hemendik Tonkinera(Vietnam) joan zan. 31 urte ebazala, Gotzain egin zuten. Baina arerioen eskuetan jausita, hauek sama moztu zioten, 1861ko zemendiaren 1ean. 1886an Berrio-Otxoaren hezurrak Elorriora ekarri zituzten, eta Sortzez Garbiaren Basilikan dagoz. Aita Santu Pio X.ak, 1905eko maiatzaren 20an, Doatsu zela iragarri zuen. Harrezkero, Berrio-Otxoaganako eraspena geroago eta handiagoa izan da. 1988ko ekainaren 19an, Juan Pablo II.ak Santuen lerroan ezarri zuen.
Santa Anako Monastegiaren barnean kokaturik dago, Dominikarren komentua da, 1700 urtean eraikia.Han gordetzen diren oroigarriekin Berrio-Otxoaren museoa atondu dute.
:: Helbidea: Elizburu kalea 2 - 4
:: Telefonoa: 946 820 455
|