home

  Altxorrak

 Argiņetako hilobiak:

Argiņeta berbak "harginen lekua" esan gura du, harrizko hilobi kristauak zirela-eta ezarririko izena, antza denez. Hareharriz egindako hilobi multzoa da. Bederatzigarren mendekoak dira:711.urtean, Guadaleteko batailaren ostean arabiarrengandik ihesi zetozen bisigodoak, hundikiak, izan ziren honaino ailegatu eta, hemen geratuak, hilobiok eurentzat egin zituztenak. Hilobiek zakar landuriko zati bi dituzte: eite triangeluarrekoa da gainaldea, eta behekoa harrian landuriko hilobia bera. San Adrian ermitaren aurrean daude, ferra-itxura hartzen duen eran ipinita. Gaur egun, 23 daude, euretariko bat bikoitza, senar-emazteentzat egina edo. 

Hilobien artean bost hilarri kristaurrekoak daude: horiek hilobiak eurak baino zaharragoak dira, hemengo lurretan kristautasuna sartu baino lehenagokoak.

 don tello kaleko harresi zatia

Don Tello plazan, Arezpakotzaga jauregiaren alboan dago. Aintzinako harresiak zituen sei ateetatik geratzen den bakarra. Almenak ere zutunik daude. Ate zorrotza da, 3 metroko altuera eta 2.50 metroko zabalera duena. 

 Berriozabaleta iturria 

Izen bereko auzunean dago, Santa Katalina ermitatik ehunen bat metrora. Iturri inka baten erreplika interesgarria da, Peruko entzule-epaile izan zen Manuel Berriozabaletaren aginduz egina.

 info